 |
ASTESAk, 1980tik ekitaldietako muntaia eta instalazioetan Gipuzkoan liderra den enpresak, ekitaldiak antolatzeko soluzio integralak eskaintzen ditu eta, etorkizunera begira, bere esperientzia guztia, dinamismoa eta berrikuntza baliatuko ditu hartutako erronkari aurre egiteko.
Astesaren orientazio estrategikoa aldatu egin da, sektoreak ezagutu duen berezko bilakaeraren eraginez. Ildo horretan, arazo teknikoak eta plangintzakoak konpontzeko soluzioak “erabiltzeko prest” eskatzen dituzte gero eta sarriago bezeroek.
Adierazitako guztia kontuan hartuta, ASTESAk bere bitarteko materialen eguneraketa egin du, bere langileentzako barne-prestakuntza prozesuak abiarazi ditu eta azpiegituretan eta ekipamenduan inbertsio handia egin du, betiere berrikuntzaren alde; eta, ondorioz, merkatuan erreferentziazko enpresa izatera iritsi da.
Horri guzti horri esker, bezeroak eskatutako edozein motatako ekitaldirako konponbide egokia aurkitzen du ASTESAk.
Esparru anitz ukitzen ditu ASTESAk. Enpresako aurkezpenak, kultur ekitaldiak, kirol ekintzak, kontzertuak, feriak, ekitaldi publikoak, jaialdiak… Bakoitzak bere ezaugarri propioak ditu eta ASTESAn ezaugarri guztiak sakonki aztertzen dira. Neurrira prestatutako arreta eta aholkularitza eskaini du ASTESAk ondorengo ekitaldi hauetan: Donostiako Jazzaldia, Bob Dylan-en Bakearen aldeko Kontzertua, hainbat herri eta hiritako jaiak (Bilboko Aste Nagusia, Donostiako Aste Nagusia, Iruñeko San Ferminak,…), feriak (Gastronomiaren Onena, Sevatur, Navartur, Eduka aretoa,…), oposizioak, garagardo-feriak, Donostiako nazioarteko zaldi-lehiaketak,…
Ekitaldi bat baduzu, zatoz ASTESAra. Ez zara d amutuko.
|